Iragan ostegun arratsaldean amildu ziren Zaldibarreko zabortegiko lurrak. Bi behargin desagerturik daude orduz geroztik, eta gertakari segida luzea ekarri du gaiak. Azken albiste esangurtasua atzo jazo zen: Osakidetzak premiazko prentsaurrekoa egin zuen jakinarazteko aireko dioxina mailak ohikoak baino 40 aldiz handiagoak direla zabortegiaren inguruetan, eta etxeetako leihoak itxi eta kalean kirolik ez egiteko gomendioa zabaldu zuen.
Argia hedabidea gertakarien zuzeneko jarraipena egiten ari da.