Laudioko Eskola Krosak dozenaka ume erakarri ditu aurten

Julen Solaun Martinez 2020ko ots. 16a, 16:00

Arabako dozenaka umek parte hartu dute gaur goizean Laudioko Eskola Krosaren XIV. edizioan. Goiz eguzkitsu eta epelean, emakumezko infantilek egin dute lehenengo lasterketa, eta kategoria bereko gizonezkoak lehiatu dira jarraian. Probako bi lasterketa luzeenak izan dira horiek. Ondoren, alebin kategoriako neska eta mutilak abiatu dira, eta eguerdia igarota iritsi da benjaminen momentua. Dena den, lasterketa guztiak amaitzean, 2012an eta beranduago jaiotako umeentzako proba labur bat ere egon da.

Horrelakoa izan da kirol probaren hasiera:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide