Koldo Olamendi txapeldun Arabako Tenis Txapelketan

Txabi Alvarado Bañares 2020ko ots. 18a, 12:00

Koldo Olamendi, saria eskuan duela. / Laudio Tenis Taldea

Laudio Tenis Taldea bere historiako unerik onenean dago, klubeko kideen ustetan.

Arabako Tenis Txapelketa irabazi zuen asteburuan Laudio Tenis Taldeko Koldo Olamendik, 10 urtetik beherakoen kategorian.

Mendizorrotzan jokatu zen finala, Gasteizen. Ibai Perezek finalaurrekoa jokatu zuen. Senior kategorian, aldiz, Ivan Gonzalez Rueda geratu zen finalaurrekotan, Arabako lau jokalari onenen artean.

Tenis taldeko kideak oso pozik azaldu dira lortutako emaitzekin, kluba “bere historikoa unerik onenean” dagoela iritzita.

Hala ere, ez dute atsedena hartzeko tarte askorik izango laudioarrek, hurrengo astean VNCR txapelketa ospetsua jokatuko baitute, absolutu eta beterano kategorietan. “EAEko, Nafarroako eta Errioxako kluben aurka arituko gara. Laukariz Tenis Klubaren aurka jokatuko dugu datorren astean, gero Tenis SanSebastian izango dugu aurkari, ondoren Jolaseta eta, amaitzeko, Beronia, Errioxako klub bat eta Nafarroako CN Pamplona eta Amayaren aurka jolastuko dugu”.

Gainera, Joan Compta txapelketa prestigiotsuan egon ziren aurreko astean, haur kategorian. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide