Koldo Ayesta Zaballak irabazi zuen larunbatean Zumaiako Herri Lasterketa

Aitor Aspuru Saez 2020ko ots. 19a, 08:35
Koldo Ayesta Zaballa helmuga zeharkatzen. / Baleike

Probaren 36. edizioan eskuratu zuen garaipena laudioarrak, 33:04 minutu baliatuta 10 kilometroko ibilbidea egiteko.

Zumaiako Herri Lasterketaren 36. edizioaren irabazlea Laudiokoa da, Koldo Ayesta Zaballa, hain zuzen. Kirolariak lehen postua lortu zuen larunbateko hitzorduan 3 minutu eta 16 segundoko batezbesteko abiadura erdietsita.

Guztira, 33 minutu eta 4 segundoko markarekin amaitu zuen 10 kilometroko ibilbidea. Zehazki, 5 kilometroko zirkuitua bi aldiz bete behar zen eta udalerriko kale nagusiak zeharkatu zituzten kirolariek.

Koldo Ayesta Zaballak berak nabarmendu du lasterketa Gipuzkoako proba klasikoen artean dagoela eta 400 parte-hartzaile egon zirela.

Lasterkariak argitu du ez zela garaipen erraza izan: "Hego haizeak eta ibilbideak zeuzkan aldapek, nahiz eta motzak izan, nahiko gogorra bilakatu zuten froga".

Hala ere, laudioarrak onena izatea lortu zuen, azken metroetan zituen energia guztiak erreta: "Indarrekin heldu nintzen azken kilometrora eta azkenengo aldapan eraso egin ostean, bigarren sailkatuari tarte nahikoa atera nion proba irabazi ahal izateko". Zehazki, hurrengo lasterkariak 13 segundo beranduago gurutzatu zuen helmuga.

Endika Donnay eta Xabat Manzisidor gipuzkoarrek partekatu zuten podiuma Koldo Ayesta Zaballarekin. Laudioarrak azaldu du herriko kirolari gehiagok parte hartu zutela proban; Endika Arrazuriak, Iñaki Galindezek, Mariñe Izaolak eta Iskander Montalbanek, alegia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide