Tokiko elikagai ekologikoen aldeko apustua egingo dute Laudio Ikastolan

Julen Solaun Martinez 2020ko ots. 23a, 07:00

Elikagai ekologikoen aldeko apustua egingo dute Laudio Ikastolan. / Aiaraldea.eus

Otsailetik aurrera eskainitako menuan elikagai ekologikoak txertatzen hasi dira eskolan, eta “Kilometro 0 jatorriko elikagaien saskia handitzea” bilatuko dute ere. Gainera, plastikorik gabeko egunak izaten saiatuko dira ere ikastetxean.

Elikagai ekologikoak erabiltzen hasi dira Laudio Ikastolako jantokiko menuan otsailean. Gainera, ikastetxearen beste helburua da egunerokoan erabiltzen duten “Kilometro 0 jatorriko elikagaien saskia handitzea”, ohar batean adierazi duten arabera.

Harira, dagoeneko “erosketen %65” hurbileko hornitzaileetara bideratzen dutela gehitu dute, “urtero 80.000 eurotik gorako gastua” eskualdean.

Elikagai ekologikoak ikasleen dietan sartzeko lehenengo platerean egin ohi duten barazki eskaintzan “azalore ekologikoa edo barazki ekologikoz soilik prestatutako purea” sartu dituzte, besteak beste.

Horretarako, “hurbileko ekoizleengana” jo dutela argitu dute, eta proiektua Josemi Atxaren Kasille baserriko nekazaritza-ustiategiarekin hasi dutela argitu dute.

Kilometro 0ko elikagaiei dagokienez, Okondoko arrautzak, Laudioko odolosteak edo Orozkoko txorizoak bezalako produktuak erabiltzen dituztela esan dute.

Esnekien esparruan, esaterako, Goiuriko gazta aldiro eskaintzen hasiko direla zehaztu dute. Dena den, beste hainbat esneki ikastolako sukaldean prestatzen ziren jada.

Kontuan hartu beharra dago ikastolak 540 menu prestatzen dituela egunero, “bataz beste ikasleen %65”. Bestalde, Eskola Agenda 21 programaren harira, jantokian “plastikorik gabeko egunak” egitea bilatuko dute ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide