Txapelpunk eta Akerbeltz taldeek joko dute datorren asteko larunbatean ospatuko diren Urduñako kintoetan. 2002. urtean jaiotakoen jaia izango da aurten eta, aipatutako bi kontzertuez gain, Cuadro Bancosen eta Karrifesten musika emanaldiak ere egongo dira, denak 21:00etatik aurrera.
Tradizioak hala markatuta, mezarekin hasiko da eguna, 10:00etan. Ondoren, 11:30etatik 13:30etara umeentzako jolasak antolatuko dira eta, amaitu eta segidan, trikipoteoa egingo dute aurtengo hogeita hamabost kintoek. Kintoen arteko bazkaria antolatuko dute gero. Arratsaldea herriko kuadrillen arteko jolasekin hasiko da, 17:00etatik aurrera. Batukada egingo da ondoren, 19:30ean, kontzertuak hasi baino lehen.
EGITARAU OSOA
10:00 // Meza santua
11:30 // Haurrentzako jolasak
13:30 // Kantu poteoa
17:00 // Kuadrillen arteko jolasak
19:30 // Batukada egingo da
21:00 // Kontzertuak: Cuatro Bancos, Txapelpunk, Akerbeltz eta Karrifest