Hiru egunez luzatuko da Andaluziako jaia Laudion

Txabi Alvarado Bañares 2020ko ots. 27a, 07:00
Algarabia taldeak emanaldia eskainiko du, besteak beste. / Aiaraldea.eus

Ostiralean egingo dira lehen jarduerak. Larunbatean egun osoko egitaraua egongo da eta igandean, aldiz, ekitaldia egingo dute. 

Andaluziako jaia ospatuko da Laudion datorren asteko asteburuan. Hiru egunez luzatuko da jaia. Ostiralean -otsailak 28- ohorezko ardoa dastatu eta Andaluziako ereserkia abestuko dituzte eguerdian, eta umeentzako ekintzak egongo dira arratsaldean.

Larunbatean, aldiz, goizetik iluntzerarte luzatuko da egitaraua, hainbat jarduerarekin: anaitasun bazkaria, sari banaketak eta flamenko dantza zein musika erakustaldiak egongo dira.

Igandean, aldiz, eguerdian izango dira ekintza guztiak. Ekitaldia, Algarabiaren emanaldia eta luntxa egingo dituzte.

EGITARAU OSOA

Otsailak 28, ostirala

13:00 // Ohorezko ardoa eta Andaluziako ereserkiaren kantaldia

18:00 // Umeentzako festa musikarekin, marrazki lehiaketarekin eta txokolatadarekin

Otsailak 29, larunbata

14:30 // Anaitasun bazkaria

19:00 // Sari banaketak

19:30 // Algarabia haur flamenko taldearen emanaldia

20:30// Cristian Perez dantzari flamenkoa, Antonio Sanchez gitarrarekin eta Juan Jose Amador abeslariarekin

Martxoak 1, igandea

12:45 // Agintarien harrera

13:00 // Algazara Abesbatza taldeak Andaluziako ereserkiaren kantaldia egingo du

13:10 // Algarabia Taldearen emanaldia

13:30 // Luntxa azkideentzat, agintarientzat eta gonbidatuentzat  

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide