aiaraldea.eus

Ehunka ikasle eta irakaslek koloreztatu dute Laudio

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Jendartea  Laudio
Ehunka ikasle eta irakaslek koloreztatu dute Laudio

Laudioko ikastetxeetako ehunka ikasle eta irakaslek hartu dute parte Aratusteetako desfilean. Latiorroko ikasleek auzoaren inguruan egin dute kalejira, haiek ikustera hurbildu diren dozenaka gurasoen aurrean. Laudio Ikastolakoak, berriz, ikastetxetik atera dira eta herriko plazan izan dute arratsaldeko puntu gorena. Euskal herri kirol, aretozain eta arraunlari mozorroak eraman dituzte haurrek.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa