Emakumeak musiketan kontzertua emango du Laudioko musika bandak datorren martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Muduko emakumezko pop izarren abesti famatuenetako batzuen bertsioak eskainiko dituzte saioan, “emakumeak musikan duen eginkizun zeharo garrantzitsua” aldarrikatzeko eta “berdintasunaren alde” egiteko.
Kontzertua 19:00etan hasiko da San Pedro elizan, eta honako abesti hauek joko dituzte, besteak beste: Adeleren Set fire to the rain, Someone like you, Skyfall eta Rolling in the deep; Amy Winehousen Back to black; La oreja de Van Goghen Mi vida sin ti eta Muñeca de trapo; edota Lady Gagaren Born this way, Poker face, Bad romance edo Telephone.