Kultur sorkuntza Aiaraldean

“Azken argiak” diskoa plazaratu du Ziztada&Rlantz taldeak

Txabi Alvarado Bañares 2020ko mar. 5a, 07:00
Ziztada abeslari bilbotarrak eta Rlantz ekoizle amurrioarrak osatzen dute taldea. / Taupaka

“Gazte, emakume eta herri honen parte izateagatik pairatzen diren zapalkuntzak” jorratzen dituzte diskoko bederatzi abestiek.

“Azken argiak” izenburua jarri diote Ziztada abeslari bilbotarrak eta Rlantz ekoizle amurrioarrak euren bigarren diskoari. Bederatzi abestiz osatutako lana da. Lehen zazpi kantak euskaraz dira eta azken biak, aldiz, ingelesez.

Musikariek azaldu dutenez, letra guztiek hari komun bat dute oinarri: “gazte, emakume eta herri honen parte izateagatik pairatzen diren zapalkuntzak” jorratzen dituzte. “Azken Argiak diskoak duen oinarria errepresioa eta zapalkuntza izango litzateke, baina azken argi bat ikusten da, izenak esaten duen bezala, kobazulo ilunetik irteteko ahalmena dagoela azpimarratzen da”.

Taupakarekin argitaratu dute diskoa. Elkarte horren webgunean entzun eta deskargatu daitezke abesti guztiak.

Kontzertuak
Emanaldi ugari eskainiko ditu taldeak datozen asteetan. Ostiral honetan -martxoak 6- Bergarako Gaztetxean egongo dira. Hilaren 13an Deustuko Gazte Lokalean arituko dira, eta hurrengo egunean Maulera joango dira, Zinka Bizirik elkartean jotzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide