Atzo lehiatu zen Amorebietan Euskal Herriko K-1 light Txapelketa eta Hajime Klubak hainbat kiderekin parte hartu zuen lehiaketan.
Horien artean, Igone Serranok urrezko domina lortu zuen 60 kilogramo azpiko kategorian. Gauza bera egin zuten Jon Perezek 16 urte gorakoen eta 58 kilogramo azpikoen artean eta Jagoba Pazosek 67 kilogramo azpiko senior kategorian.
Domina gehiago ekarri zituen taldeak herrira. Izan ere, Andoni Perez 2. izan zen 16 urte eta 58 kilogramo azpikoen artean. Yeray Carrasco ere 2. sailkatu zen baina 16 urte gorakoen kategorian, 63 kilogramo azpiko esparruan.
Jorge Bengoak 85 kilogramo azpiko kategorian hartu zuen parte eta 2. izan zen ere. Berez, aurkariak sudurra apurtu zion eta borroka eten zuten.
Asier Arza taldeko entrenatzaileak gaineratu du Bachir Mohamedek ere parte hartu zuela txapelketan, nahiz eta bere kategoriatik kanpo borrokatu behar izan zuen. Horrez gain, Iker Iglesiasek Arza lagundu zuen.