Zorroza enpresako lan heriotza, Aiaraldea Hemen hamabostekariaren azalean

Erredakzioa 2020ko mar. 4a, 06:00
Gaur argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria. / Aiaraldea.eus

Gaur argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 119. zenbakia. Bi eduki nagusi izango ditu aldizkariak. Alde batetik, Zorroza gestión de residuos enpresan jazotako lan heriotzak sortu duen soka luzeari buruzko erreportajea topatuko du irakurleak, orain arte plazaratutako datuekin osatutakoa.

Bestetik Macarena Leon Moncadari eginiko elkarrizketa sakona dakar hamabostekariak. Berak bizitzako indarkeria matxista kasuaz mintzatu da orozkoarra.

Gaur bertan ekingo zaio hamabostekaria eskualde osoan banatzeari, horretaz arduratzen den boluntario sareari esker.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide