Aurtengo Aratusteak positiboki baloratu ditu udalak

Julen Solaun Martinez 2020ko mar. 9a, 07:00
Arrakastatzat hartu dituzte udaletik aurtengo inauteriak. / Laudioko Udala

Larunbat arratsaldeko desfilean egon zen ia bostehun pertsonako partaidetza azpimarratu dute.

Laudioko Udalak “arrakastatsutzat" jo ditu aurtengo Aratusteak. Ohar batean adierazi dutenez, aurtengo ekitaldia “inauterietako ediziorik jendetsuenetako bat izan da”, eta desfilean bostehun pertsona inguruk parte hartu zutela nabarmendu dute.

Herritarrekiko Harremanetarako eta Jaietarako zinegotziak, Maite Cortazarrek, larunbatean egondako giro eguzkitsu eta epela jarri du arrakastaren arrazoi nagusietako bat bezala, eta “goizeko lehen ordutik festa giro bikaina” egon zela adierazi du.

Era berean, arratsaldeko desfileko partaideetako 150 haurrak zirela azaldu du: “Edizio honetan belaunaldien arteko erreleboa bermatuta dagoela egiaztatu dugu”.

Lezeagako sorginari egindako omenaldia ere gaineratu dute. Aurten, lehenengo aldiz, mozorrotutako pertsona bat izan baita.

Era berean, sorgina omendu zen arratsaldean, "Txikijai, Bizikletari eta akrobaziak" taldeen ikuskizunarekin lehenengo eta Akelarren Dantza Taldearen emanaldiarekin ondoren.

Asteartetik, aldiz, haurrentzako jolasak eta, Lezeagako sorgina erre beharrean, ume bakoitzak egindako “madarikazioak” sutara botatzeko eginiko ekintza azpimarratu ditu udalak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide