18:00etan abiatu da Elorritxugauez lasterketa Alberto Acero plazatik. Lehenbiziko urtea izan arren, kirolari ugari elkartu ditu hitzorduak. Antolatzaileen esanetan, 128 lagunek hartu dute parte. Hargatik, balorazio positiboa egin dute.
17:00etan giroa berotzeko Izaskun del Cerrorekin zumba saioa prestatu dute, eta 18:05etik aurrera, kick boxing erakustaldia egon da Ibai Ruizen gidaritzapean. Hala, 21:30 inguruan hasi dute sari banaketa. Amaitzeko, Platon taldearen kontzertua egon da.
Sailkapen nagusian Eztizen Duque, Maider Urtaran eta Izaskun Larrinaga helmugaratu dira lehenbizi. Gizonekoen artean, berriz, Kepa Vallejok, Joseba Urbanok eta Iñaki Isasik osatu dute podiuma.