Laudioko enplegu anezkako zortzi partaidek lana lortu dute dagoeneko

Julen Solaun Martinez 2020ko mar. 12a, 07:00

Cristina Gonzalezek Laudioko programa bisitatu zuen. / Arabako Foru Aldundia

Bost emakume eta hiru gizon izan dira momentura arte enplegua lortu dutenak. Programa beste hilabete batez egongo da martxan.

Laudioko enplegu anezkan parte hartu duten zortzi pertsonek enplegua lortu dute dagoeneko “hainbat sektoretako enpresetan”, Arabako Foru Aldundiak ohar batean adierazi duenez. Bost emakume eta hiru gizon izan dira momentura arte lana aurkitu dutenak.

Hamazortzi langabetuk hasi zuten programa urrian, hamabi emakumek eta sei gizonek, enplegua lortzeko helburuarekin. Dena den, taldeak beste hilabete bat jarraituko du oraindik. Pertsona hauek “enpresekiko bitartekarita programa trinko batean” murgilduta egongo dira datorren asteetan zehar.

Partaideak “lanean jarraitzera” animatu ditu Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko foru diputatuak, Cristina Gonzalezek, eta aurreko urteetan “% 60ko laneratze tasa” lortu dutela gogoratu du Laudiora egindako bisita batean.

Programaren laugarren edizioa da honakoa. Hiru talde jarri dira martxan, Laudiokoa eta beste Gasteizko biak, berrogeita hamazortzi pertsona guztira. Talde bakoitzeko koordinatzaile bat dago eta tresnak eskaintzen dizkie partaideei “gaitasunak hobetzeko, lan merkatua era eraginkorrean aztertzeko eta enpresekin harremanetan jartzeko".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide