Udalak azaldu duenez, tokiko poliziek uste zuten emakumeak ez zituela jarraitzen alarma egoerak ezarritako neurriak eta horren ondorioz talka izan dute berarekin. Udalak azalpen horiek eman ditu edozein zurrumurru saihesteko, genero indarkeriaren inguruan, adibidez.
Emakumea harremanetan jarri da Aiaraldea Hedabidearekin eta salatu du udaltzain batek eraso egin diola. Gazteak azaldu du eguerdian Batzalarrin kalean zegoelarik patruila berak eskatu diola erretzen ari zen porroa botatzeko eta horrela egin duela berak.
Hala ere, emakumezkoak aitortu duen moduan, kexaka joan da. Neskak berak adierazi du geroago patruila berak eta gazteak topo egin dutela kalean eta udaltzain batek besotik heldu eta lurrera bota duela. Une horretan hasi da oihukatzen eta laguntza eske, zabaldutako bideoan ikusten den moduan. Horren ostean, beste patruila bat heldu da lekura eta emakumezkoak lurrera bota duen poliziaren identifikazioa emateko eskatu die, baina ez diote eman.