56 isun ezarri, 67 salaketa tramitatu, 157 herritar identifikatu eta 67 ibilgailu antzeman ditu Laudioko Udaltzaingoak alarma egoera aktibatu zenetik, konfinazio arauak haustea egotzita. Hala jakinarazi du Laudioko Udalak ohar baten bidez. Ertzaintzarekin koordinatuta tramitatu dituzte salaketa eta isun guztiak.
Tokiko erakundeak nabarmendu du isunak 601 eta 30.000 euro bitartekoak izan daitezkeela, larritasun mailaren arabera.
Hemen irakurri daiteke oharra osorik.