Atzoko bilkuran urgentziakoa ez zen puntu bat aurkeztu izana leporatu dio Omniak udal gobernuari

Julen Solaun Martinez 2020ko api. 1a, 18:59

Omniako kideak, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Oposizioko talde politikoaren arabera, urgentziako eta larrialdiko gaiak soilik tratatu beharko lirateke. Krisia amaitu arte alkatetzarekin kolaboratzeko asmoa plazaratu du alderdi laudioarrak.

Omniak kritikatu du Laudioko Udal Gobernuak atzo egindako udalbatzan urgentziakoak ez ziren gaiak aurkeztu zirela, 2020an zehar egingo diren inbertsioak aurrera eramateko puntu bat sartu baitzuten alkatetzatik.

Oposizioko alderdiak ohar batean adierazi duenez, “haien artean oso desberdinak diren” 168 diru partida sartu ziren puntu horretan, udalbatzara “aurretiko azalpenik gabe eta beste taldeekin negoziaziorik egin ahal izan gabe” heldu zirenak. Gauzak hala, alderdi laudioarrak partida horiek aurka bozkatu zuen.

Dena den, era telematikoan egin zen udalbatza horretan tratatutako beste gai guztiak urgentziakoak izan zirela zehaztu dute Omniatik, eta aldeko botoa eman zutela nabarmendu dute. Era berean, taldeko kideek adierazi dute ez dutela kritikatuko udalbatzaren funtzionatzeko era aldatu izana, eta gaineratu dute behera utzi dutela udal instalazioen, elkarteen eta taldeen egokitzapenaren inguruan prestatu zuten mozioa, egoera hobetu arte.

Alkatetzarekin kolaboratuko dutela adierazi dute Omniako kideek, “ideiak ematen eta hobetu ahal diren gaiak jorratzen”. Amaitzeko, koronabirusak sortutako krisia amaitzean, udaletik hartutako erabakiak eta akzioak analizatuko dituztela zehaztu dute oposizioko alderditik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide