Rafa Vascoren lagunek sare sozialen bitartez proposatu dute gaur txalokada egitea bere senide eta ingurukoei babesa adierazteko. 19:30ean izango da hitzordua. Atzo hil zen laudioarra 56 urte zituelarik.

Rafa Vasco gizarte hezitzailea zen, baina herritar ezaguna zen ere elkartasun esparruetan. Elizari eta Norte-Sur elkarteari lotuta zegoen, baina Mugarik Gabe taldeko edota Saharar Errepublika Demokratiko Arabiarraren aldeko ekimenak sustatu zituen, besteak beste. Azken urteotan Ahal Dugu alderdian ere parte hartu zuen eta kofradea ere bazen.
