Urrezko Melomano saria eman die Melomano aldizkariak Antonio Oyarzabal piano-jole laudioarrari eta Ariadna Martinez sopranoari Julian Martinez Villar konpositore laudioarraren kanten bildumagatik. Aldizkariaren kritikaren arabera, Oyarzabal eta Martinez bikoteak “era perfektuan” funtzionatzen du konpositorearen obra gaur egunera ekartzerako orduan.
Era berean, abeslariaren eta piano-jolearen espresibitatea goraipatu du aldizkaria, entzuleak musikarekin “lehenengo silabatik” bat egitea lortzen dutelako. Scherzo aldizkariak ere diskoa txalotu du eta “interpretazio adikorra, arduratsua eta teknikoki ezinhobea” dela azpimarratu du. Oyarzabalen jarduera nabarmendu du aldizkariak batez ere, “elegantzia handia eta gustu ona” nabari izan dizkiotelako laudioarrari.