Aiaraldea komunikabideak jakin duenez, indarkeria matxistagatik gizonezko bat atxilotu dute gaur gauean Laudion. Ertzaintzak baieztatu egin du atxiloketa, eta genero indarkeriagatik izan dela adierazi du. Landaluze kalean jazo da gertakaria 21:30ak aldera.
Eusko Jaurlaritzak telefono zenbakia eskura jarri zuen Covid-19ko krisialdia hasi zenean, indarkeria matxista sufritzen dutenek baliatu dezaten laguntza eskatzeko. Zenbakia 900 840 111 da.