Laudio Ikastolak abiatutako “Sormenari so!” ekintzak hogeita hamar sarrera bildu ditu dagoeneko ikastetxearen webgunean, egunean lau inguru, hezkuntza zentrotik adierazi dutenez. Proposamen honen bidez, ikasleek, familiek eta tutoreek etxean sortutako albisteak, bideoak edota argazki albumak plazaratu ahalko dituzte.
Egitasmoaren helburu nagusia, “komunitateko familien arteko loturak” estutzeaz gain, sorkuntzan inbertitutako denboraren garrantzia azpimarratzea da, familian edo banaka. Zehaztu dutenez, hainbat gaiei lotutako edukiak aurkitu daitezke orain arte jasotakoen artean, eta gaika daude ordenatuta: musika, literatura, sukaldaritza edo kirola, besteak beste.
Edukiak www.laudioikastola.eus orrialdean daude ikusgai eta, egindakoa erakutsi nahi izatekotan, sormenariso@laudioikastola.eus helbidera bidali beharko da.