LAN HERIOTZA

56 urteko Laudioko langile bat hil da Talleres Berasategui enpresan

Aitor Aspuru Saez 2020ko api. 16a, 22:00

Gaur goizean gertatu da heriotza Arrigorriagako enpresan. A. S. laudioarrak 56 urte zituen eta lanean ari zen bitartean zendu da, LABek azaldu du "istripu ez traumatikoa" izan dela. Bihar greba egingo dute enpresako langileek eta 12:00etan elkartuko dira lantegiaren atean.

56 urteko Laudioko langile bat hil da Talleres Berasategui Arrigorriagako enpresan. LAB sindikatuak argitu du "istripu ez traumatikoa" egon dela heriotzaren atzean.

Hala ere, sindikatuak aldarrikatu du "presio eta tentsio egoera" dela egungoa langileentzat eta Talleres Berasateguin ez dituztela oraindik aurkeztu prebentzio neurriak Cobvid-19aren zabalpena ekiditeko.

LABek zabaldutako oharrean adierazi du: "erakunde publikoek eta patronalak kapitala langileon bizitzen gainetik jartzea lehenetsi dute".

Mobilizazioak
Bihar greba eguna deitu dute Talleres Berasateguiko langileek eta elkarretaratzea egingo dute 12:00etan frabikako sarreran.

Horrez gain, gaur Aiaraldeako Greba Batzordeak sustatu du 19:05ean jendeak protesta jendetsua egitea balkoi eta leihoetatik.

ELAk aipatu du 56 urteko behargina soldatzailea zela eta 4 metroko altuerako eskailera batean zegoen lanean, hil denean.

Talleres Berasategui enpresak metalgintzako esparruan zentratzen du bere jarduera, galdaragintza astunean, eta 28 langile ditu.

Laudioko Udala
Laudioko Tokiko Erakundeak oharra plazaratu du, adierazpen instituzionala adostu baitute bertan ordezkaritza duten talde politiko guztiek.

Berez, udalak salatu du istripua, doluminak eman dizkie A. S. herritarraren senide eta adiskideei eta bat egin du deitutako mobilizaioekin.

5 langile hilda uztailetik
Eskualdeko 5 langile zendu dira uztailetik beharrean: uztailean Laudioko gazte bat zendu zen Tubacex enpresako Laudioko lantegian, irailean Aceralavan hil zen beste laudioar bat, Aitor Molero laudioarrak otsailaren hasieran istripua izan zuen Galdakaoko GHI Hornos Industriales enpresan eta otsailaren 24an behargin senegaldarra hil zen Zorroza Gestión de Residuosen.

Aiaraldeko Greba Batzordeak jazerolada deitu du arratsaldeko zazpietarako:

Informazio gehiago jaso ahala eguneratuko da albistea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide