Udalak herriko lonjetako erabiltzaileei aholkuak emateko gida bat kaleratu du

Julen Solaun Martinez 2020ko api. 19a, 10:22

Lonjen egoera argitzea bilatu du Laudioko Udalak. / Aiaraldea.eus

Lonjakidetza udal zerbitzuaren bidez, koronabirusaren pandemiak deklaratutako alarma egoeraren aurrean gazteek azken asteetan arlo horretan sortu dituzten zalantzei erantzun zaie.

Alarma egoera ezarri zenetik, Covid-19, koronabirusaren hedapena geldiarazteko helburuarekin neurri ugari hartu ditu Laudioko Udalak, eta beste asko erakunde publikoek erabaki dituzte.

Juan Jesus Merchan gazteria zinegotziak azaldu duenez, "ezohiko egoera honen aurrean, lonjen funtzionamendua kaltetutako guneetako bat da. Horretarako, udalerriko gazteek planteatu dituzten zalantza ugariri erantzuteko, gida erraz bat egin da -udalaren webgunean eta sare sozial instituzionaletan kontsultatu ahal izango da-, eta espero dugu azken asteotan galdetzen ari diren egoera asko argitzea".

Gehien planteatzen den gaietako bat da ea alarma egoeran zehar lonja erabil daitekeen edo ez pertsona berdinak barruan badaude. Erantzuna argia da, ezin da. "Gaur egun espazio horien erabilera mugatuta dago eta, egoera ikusita, oso garrantzitsua da administrazioak hartzen dituen neurriak zorrotz betetzea", eman du jakitera zinegotziak.

Bestalde, Udaltzaingoak edo Ertzaintzak zigor ekonomikorik jar al dizkiete gazteei lonjan aurkitzen baditu? "Erantzuna baiezkoa da. Orain agindua argia da, etxean geratu behar da. Arrazoi justifikaturik gabe kalera irten ezin dugun bezala, ezin dugu lonja erabili ", gaineratu du Merchanek.

Alokairua ordainketa
Lonjaren alokairuari dagokionez, hainbat zalantza izan dira: "Hilabete honetan ez gara lonjan egon eta ez dakigu noiz sartu ahal izango garen berriro, alokairua ordaindu behar dugu?".

Alarma-egoerarako ezarritako neurrien artean, gaur egun ez da aztertzen alokairuen gaia. Beraz, kontratuak adierazten duenez, hilero ordaintzen jarraitu behar da. Hala ere, eta salbuespenezko egoera dela ulertuta, hainbat aukera daude.

Merchanek gomendatu duenez, "alde batetik, konfinamendua amaitutakoan lonja erabili nahi izanez gero, eta salbuespenezko kasua dela ulertuta, jabearekin akordioak lortzen saiatu gaitezke alokairua negoziatzeko. Bestalde, lonjarekin jarraitu nahi ez bada, kontratuaren klausulak bete behar dira, jabeari adostutako egun batzuk lehenago jakinarazteko".

"Edozein zalantza izanez gero, gazteak Lonjakidetza zerbitzuarekin harremanetan jar daitezke gaztelonjak@laudio.eus posta elektronikoaren edo 689 241 594 telefonoaren bidez", ondorioztatu du gazteria zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide