Baliabide teknikoak uzteko eta kirol instalazioak erabiltzeko araudiaren inguruko proposamenak plazaratu ditu EH Bilduk

Julen Solaun Martinez 2020ko api. 21a, 06:00
Laudioko EH Bilduko zinegotziak, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Apirilaren hasieran bidalitako araudian gehitzeko 30 neurri baino gehiago planteatu dituzte.

Laudioko EH Bilduk hogeita hamar proposamen baino gehiago aurkeztu ditu udaleko baliabide teknikoak uzteko eta kirol instalazioak erabiltzeko erregelamenduen inguruan. Talde politikoak ohar batean zehaztu duenaren arabera, “herriko elkarte mugimenduaren ezinbesteko lana ez oztopatzeko eta errazteko” egin dituzte proposamenak.

Neurri horietako batzuk “herritar guztiei kirol instalazioetarako sarbidea erraztera zuzendutakoak” izango dira, Nagore Gomara zinegotziak zehaztu duenez: “Hainbat kirol-azpiegitura telefonoz edo aurrez aurre erreserbatzeko aukera izateaz gain, zerbitzu hori online udalaren webgunean abian jartzeko aukera aztertzea eskatu dugu”.

Era berean, oposizioko taldeko kideek azaldu dute apirilaren 3an eta 6an jaso zutela materialak lagatzeko eta kirol instalazioak erabiltzeko udalaren erregelamendua, eta kritikatu dute testuan ez dela jarraitu beharreko prozedura zehazten.

Horren harira, Gomarak gobernu taldeari leporatu dio “ekarpenak aldez aurretik azalpenak eman gabe” egitea, baita eztabaidatzeko foro eza ere, eta Laudioko elkarteen iritzia aintzat ez hartzea ere. Azkenik, zinegotziak gehitu du prozedura ez dela “parte-hartzailea eta gardena” izan, zalantzak partekatzeko batzorderik egin ez delako ordenantza zehazteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide