Udalak azaldu du zergatik moztu dituzten Lamuza kaleko zenbait zuhaitz

Erabiltzailearen aurpegia
Moztutako zuhaitz bat./ Aiaraldea.eus

Lamuza kaleko ezkien mozketaren inguruan azken orduetan sare sozial batzuetan zabaldu diren iruzkinen aurrean, Laudioko Udalak honako hau argitu nahi du:

Aipatutako zuhaitzak kentzea, espaloia Matriz Etxetik Lamuzako frontoira zabaltzeko beharrari erantzun behar zaio, Arabako Foru Aldundiak diseinatutako antzinako Lamuza jauregia eraberritzeko proiektuan jasota dagoen bezala.

Multzoa berritzeko obrek, foru- eta udal-titulartasunekoak ez direnek, estalkia, leihoak berritzeaz, fatxadak zaharberritzeaz eta biomasa bidezko berokuntza-sistema berri bat instalatzeaz gain, Lamuza parkearen ingurunea berrurbanizatzea barne hartzen dute.

Duela hilabete batzuetatik gauzatzen ari zen foru proiektuaren xehetasunak Laudioko Udalaren oniritzia jaso zuenean argitaratu ziren.

Laudioko Udalak udalerriko natura-ondare baliotsua babesteko eta mantentzeko konpromisoa bermatzen du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide