La Milagrosako ikasleek egindako hiru lan saritu ditu La Caixak

Julen Solaun Martinez 2020ko api. 22a, 08:55

Saritutako ikasleetako lau. / La Milagrosa

DBH 4. mailako zazpi ikaslek egindako proiektuak dira, eta bi prestakuntza campusetan aurkeztuak izateko aukeratuak izan dira.

La Milagrosa ikastetxeko DBHko 4. mailako zazpi ikaslek egindako hiru proiektuak saritu ditu La Caixak, eta bi prestakuntza-campusetan parte hartzeko aukeratu dituzte.

Ekintzailetzaren esparruan, lau ikaslek  “HeyRuni!” aplikazioa asmatu zuten AGHA duten umeei bideratuta, “motibazioa sustatzea” helburu nagusi izanik.

Aipatutako taldeak bideo bat ere egin zuen, “txorrotako urak maskuriko minbizia eragiten duenaren uste zabal eta arriskutsua gezurtatzen zuena”. Bideoa egiteko, esaterako, hainbat zientzialarirekin bildu ziren ikasleak.

Beste taldeko hiru ikasleek, berriz, txertoak eta autismoa lotzen zituen hainbat albiste gezurtatu dituzte bideo batean, gezurraren sorrera, bilakaera eta ondorioak aztertuta.

Proiektu hauek "Ekintzailetza eta enpresa jardueretako hastapena" irakasgaiaren barruan kokatzen dira. Campus Emprende, “espiritu ekintzailearen garapenean zentratua”, eta Campues BeCritical, “gazteen espiritu kritikoa sustatzea helburu duena” campusetan aurkeztuko dituzte lanak.

Guztira 1.000 proiektu baino gehiago aurkeztu dituzte programarako Estatu espainiarreko 300 zentrok baino gehiagok.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide