Halaber, eguneko proposamenak ez ezik, finkoak dira "Txoriak txori" eta "Xalbadorren heriotza" ere, azken hori Covid-19aren ondorioz hil diren lagunen omenez.
Abesti zerrenda sortzen duten moduan, San Prudentzio ospatzea adostu zuten. "Hemen sukalde guztietatik ikusten da plaza eta hori baliatzen dugu harremanetan egoteko. Pentsatu genuen ideia ona zela danborrada prestatzea, balkoiak apaintzea eta entseguak antolatzea".
Horrela, giro bikaina eta inklusiboa zabaldu dute plazan, gaur eguerdian bistakoa izan denez. Helduek, haurrek eta Apdemako erabiltzaileek ere balkoiak hartu dituzte danborra jotzeko elkarrekin.