Borja Samaniego Laudioko La Milagrosako ikasleak Ibercajak antolatutako “Erreportariak sarean” lehiaketa irabazi du, 1.150 euroko sari ekonomikoarekin. Espainiar Estatu osoko 43 ikastetxetako 219 lanen artean hautatu dute. Laugarren mailako ikasleak irabazitako lehiaketa horrek ekonomia eta enpresa arloko gaiak dibulgazio ikuspegitik jorratzea du helburu.
Ikastetxeak ohar batean adierazi duenez, Samaniegok enpresa txiki eta ertainen gaiari erreparatu zion, eta horrelakoak muntatu nahi dituzten pertsonek jarraitu beharreko prozesua azaldu zuen bere lanean, baita estatuan duten egoera ere. "Ikasleak ikuspegi kritikotik aztertu zuen zeintzuk diren enpresa txiki eta ertainen mehatxu nagusiak eta zeintzuk etorkizunerako aukerak”, gehitu dute oharrean.