Hodei Oleaga Laudioko atezainak atzo igaro zituen Covid-19 birusa diagnostikatzeko probak Lezaman.
Berez, atzo Athletic Clubeko 29 jokalari izan ziren aztertuak; lehen taldeko guztiak eta filialeko beste 4, Hodei Oleaga azken horien artean.
Hodei Oleagak Melillan jokatu du denboraldia 2. B mailan. Ia partida guztietan titularra izan da, baina bere taldeak ez duenez igoerako play-offak jokatzeko sailkapena eskuratu, Athletic Clubak amaitutzat eman du bere lagapena eta Bilboko diziplinara itzuli da.
Athletic Clubean bi aukera izango ditu. Alde batetik, filialean geratu, 2. A maila igotzeko kanporaketak jokatuko baitu taldeak, edo Athletic Clubaren 3. atezaina izan denboraldia bukatu arte.