Guardian enpresak ekoizpen ildo guztiak aktibatuko ditu bihar, bai Float zein Auto kateak. Dena den, abiatutako lana erregulatzeko espedientearen ondorioak agerikoak izango dira.
Floaten jarduera apala izango da, aurreko astean bezala, zuzendaritzak aurreikusitakoa baino gehiago, alegia. Enpresak adierazitakoaren arabera, ekainaren erdialdera arte ez dira ekoizpen handiagoarekin hasiko, Ultraclear produktuaren ekoizpenarekin.
Auto ildoan, aldiz, bihar hasiko dira berriro beharrean, eta aurretik funtsezko trebakuntza eskaini die enpresak langileei, osasun eta prebentzio neurriak ezagutzeko, Covid-19 birusa dela eta. Edonola ere, atal horrek %30ean produzituko du, labe bakarrarekin.