Laudioko Udala Arabako Foru Aldundiarekin akordio batera heldu beharko dela adierazi du Omniak ohar batean, Aldundiaren parterik udal-finantzaketa hiru milioi eurotan murriztuko dela aurreikusi baita aurten. Era berean, bi aldeen arteko elkarlana “beharrezkoa” dela adierazi dute eta gehitu dute herritarren ongizatean ziurtatzea dutela helburu nagusi.
Horren harira, eskerrak eman nahi izan dizkiote udal gobernuari arlo ekonomikoan egindako hainbat proposamen kontuan hartu izanagatik, nahiz eta hasiera batean kontrako erantzuna jaso zutela gogoratu.
Horien artean honako hauek nabarmendu dituzte Omniako kideek: 250.000 euro enpresentzako diru-laguntzen fondoa sortzeko (nahiz eta eskatu ahal izateko bete beharreko baldintzak gehiegizkoak direla uste duten), 100.000 euro familien mantenurako Laguntza Programarako eta 50.000 euro familien likidezian laguntzeko ezohiko programarako”.