Astelehenean, basurdearen bisita izan ostean, Ugarteko auzunean Hodei Atxa gazteak erabaki zuen animaliaren hurrengo bisita grabatzea, eta horrela egin zuen.
Bideoan ikus daitekeen moduan, basurde gazte bat menditik jaitsi eta Sagastin lurra mugitzen ibili zen. Grabaketaren egileak txerri baten soinua imitatu eta gero, basurdea korrika hasi zen.
Hodei Atxak azaldu du horrelako bisitak ohikoak direla eta 2012an arazoa izan zutela beste basurde batekin, jendearen kontra oldartu baitzen.