Gardeako paseoak bi norabide izango ditu aurrerantzean. Laudiotik irtetean Nerbioi ibaiaren ezkerreko ertzetik joan beharko dira ibiltariak. Bueltatzeko, berriz, kontrako aldetik (errepidearen aldetik, hain zuzen ere) joan beharko dira.
Neurri horrekin pertsona pilaketa txikiagotu nahi du Laudioko Udalak, segurtasun distantzia mantentzea erraztuz. Momentuz ez dute horrelako neurririk beste inon hartu, baina udalak jakinarazi du, beharrezkoa izatekotan, beste edonon ezartzeko prest dagoela.