Sare sozialen bidez bezeroak sustatzen, fidelizatzen eta artatzen laguntzeko doako tailerra emango da Google Meet plataformaren bidez maiatzaren 27an 15:00etatik 17:00etara, Laudioko Udalak antolatuta.
Tailerrak merkataritzan eta ostalaritzan aritzen diren langile eta enpresarientzat bideratuta egongo da, ohar batean zehaztu dutenez.
Ikastaroaren beste helburuetako bat sare sozialetan lan egiteko beharrezkoa den denbora kopurua murriztea izango da, baita zeregin bakoitzerako lagungarriak diren tresnak identifikatzen laguntzea ere. Norberaren gaitasunaren eta interesen inguruko profilen aldizkako azterketa egiten erraztuko du kurtsoak.
Oharrean bertan azaldu den arabera, bederatzi ataletan banatuko da ikastaroa: Aplikazioa deskargatzea, telefono finkoko edo mugikorreko zenbakia lortzea, enpresaren profilaren doikuntza egitea, webgunean argitaratzeko zuzeneko esteka lortzea, kokapen mapa egiten ikastea, arreta ordutegia finkatzea, salmentarako produktuen katalogoa sortzea, mezu automatikoak programatzea eta Datuak Babesteko Araudi Orokorra betetzea.