Aurtengo udarako Laudion programatuta zegoen Aiala multikirol kanpusa bertan behera geratu da, antolakuntzatik ohar baten bidez adierazi dutenez. COVID-19ak sortutako osasun krisiak ezinezkoa bihurtu du ekintzak behar adina segurtasun neurrirekin burutu ahal izatea eta aurtengo ekitaldia suspenditzea erabaki dute antolatzaileek, Foru Aldundiari eta udalari kontsultatu ostean.
Noski, neurri honen helburu nagusia “herritarren artean balizko transmisioak saihestea” izango da, “koronabirusaren pandemiaren bilakaeraren ziurgabetasunak” ezinezkoa bihurtzen baitu ekintza era egokian programatu ahal izatea udal azpiegituretan.