Auto batek emakume bat harrapatu du gaur iluntzean Laudioko Zumalakarregi etorbidean, Araba 3638 saihesbidearekin konektatzeko dagoen biribilgunean. 21:20ak aldera jazo da ezbeharra, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Udaltzainak izan dira bertaratzen lehenak, eta trafikoa bideratzeari ekin diote. Suhiltzaileak iritsi dira gero, eta zauritua artatzeari ekin diote. Ondoren iritsi dira Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak, eta ospitalera eraman dute harrapatutako pertsona.