Aurten ezin izan da Laudioko Santa Luzia jaia beti bezala ospatu, COVID-19 gaitza dela eta. Hala ere, hainbat ekimen antolatu ziren atzo horren ordez. Alde batetik, musikarien kalejirak egon ziren herrigunean, goizez zein arratsaldez. Bestetik, Santa Luziari buruzko bideoa eta jaiaren jatorri eta bilakaerari buruzko artikulua plazaratu zituen Laudioko Udalak bere webgunean.