Aurtengo Ugarteko jaiak bertan behera uztea erabaki dute, COVID-19ak sorturiko osasun krisia dela eta. Ugarteko Jai Batzordetik hartutako erabakiarekin ados daudela adierazi dute, eta gehitu dute jaietan parte hartzen duten beste eragileekin kontaktuan jarri direla dagoeneko.
Dena den, beharrezko segurtasun neurriak bermatuta, edonolako ekintzak burutzeko asmoa dutela esan dute. Era berean, auzokideei “tentuz” jokatzea eskatu diete Jai Batzordetik, haien “eginbeharra” dela zehaztuta. Ildo beretik, Ugarteko ostalari eta denden aldeko apustua egitera ere animatu dituzte zonaldeko biztanleak, “oso garrantzitsua” dela azpimarratuta.