CD Laudion datorren ikasturterako izena emateko epea ireki dute jada, eta ekainaren 15a arte luzatuko da. Ohar batean adierazi dutenez, aurten taldearen webgunean bertan egingo dira inskripzioak, COVID-19ak sortutako osasun krisia dela eta.
Han, formulario bat bete beharko dute jokalari guztiek: pasa den denboraldian taldean jokatu ostean jarraitu nahi dutenek zein jokalari berriek.
Inskripzioa egitea, dena den, doakoa izango da momentuz, datorren denboraldia nola gauzatu ahalko den ez baitakite oraindik. Hortaz, denboraldiaren nondik norakoak jakin arte ez dituzte kuotak zehaztuko. Behin ikasturtea nola izango den jakinda, bazkideen batzarrean erabakiko dira ordaindu beharreko diru-kantitateak, besteak beste.