Estibaliz Urresola zinemagile laudioarrak Izur film labur dokumentala plazaratuko du bihar, ostirala, Gasteizko “Zirelako: Zinema eta memoriak” film laburren online emanaldian. Gatazka armatuak bizi izan dituzten hainbat emakumeen testigantzak biltzen dira pelikulan, “memoria historikoari buruzko errelato osoa” erakitzeko helburuarekin.
Gerrak kontatzerako orduan gizonezkoetan zentraturiko ikuspegia gailentzen dela dio filmaren sinopsiak: “Gehientsuenetan, gerren historia gizonezkoek osatzen dute, aldiz, gatazka hauetan nahasturiko emakumezkoen bizipenak ahantzi edo isilaraziak izan dira”.
“Zirelako: Zinema eta memoriak” online jaialdia gaur, osteguna, eta bihar artean egingo da eta ekimenaren YouTube kanalean jarraitu ahalko da. Gaurko, bost film labur daude programatuta; bihar, berriz, hamar eskainiko dira.
Gainera, Urresolak mahainguru batean parte hartuko du filma aurkeztu ostean, beste hainbat zinemagilerekin batera. Hemen ikusi ahalko da solasaldia bihar -ostirala- arratsaldeko zazpìetatik aurrera: