2020/06/02 15:30

Ikastaroa

Ikastaroa online: "Sare sozialetan gure lana antolatzeko oinarrizko tresnak"

Laudio

Instagrameko feedean enpresaren marka nola landu ikasteko online ikastaroa. Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreetara egongo da bereziki bideratua.

Doako ikastaroa izango da eta ekainaren 2an egingo da 15:30etatik 16:30etara. Izena eman ahalko da https://forms.gle/rVrru4PQjZYh6V6B7 estekan. Informazioa 944 034 980 telefonora deituta edo garapenagentzia@laudio.eus helbide elektronikora mezua bidalita eskatu ahalko da.

Hemen ikusi ahal da egitarau osoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide