Hainbat hedabidek plazaratu dutenez, Felix Blazquez Ikertzen ari da Guardia Zibileko Brigada Generala, Madrileko epaitegi militar batean.
Ofizialari leporatzen diotena da Laudioko kuarteleko beste militar baten kontrako hainbat zigor espediente bideratzea 2017an eta 2018an. Berarekin batera Arabako Komandantziako beste 5 arduradunek deklaratu beharko dute, Guardia Zibil elkarte batek lan jazarpenaleporatu baitie.
Gertakari horiek ustez gertatu zirenean, Felix Blazquez 11. zonaldeko arduraduna zen, eta banaketa horrek EAE hartzen du barruan. Blazquezek hainbat ardura izan ditu Guardia Zibilean, GAR unitateetan bereziki, Barne Ministerioak jakinarazi duenez.
Fernando Grande-Marlaska Barne Ministroak Felix Blazquez izendatu berri du Guardia Zibileko goi arduradun berria, eta institutu armatuan 3. kargurik garrantzitsuena izango du, Diego Perez De los Cobosi postu horretatik kendu eta gero.
Gaur bertan Berria Egunkariak argitaratu du artikulua De los Cobosi buruz. Izan ere, Pello Alcantarillak salatu du Guardia Zibilak Tres Cantosen torturatu zuenean ETArekin loturak izatea leporatuta, Diego De los Cobos bertan zegoela begira.