Laudioko Gure Esku Dago plataformak ekimena deitu du iganderako, eta herritarrei eskatu die parte hartzeko.
Zehazki, ekainaren 7an 11:00etatik 13:00ak bitartean herriko plaza bete nahi dute herritarren aldarrikapenekin. "Norberak bere leloa idatzi behar du kartoi batean, plazara bertaratu eta han utzi", adierazi diote Aiaraldea komunikabideari.
Gure Esku Dagok azaldu duenez, prebentzio neurri guztiak beteko dituzte parte-hartzaileen osasuna bermatzeko.
Horrez gain, plataformak jakinarazi du ekimenaren ostean sinadura bilketa abiatuko dutela "Hamaika Gara" lemapean, erreferenduma egitea eskatzeko.