Taldeko abeslari eta kitarjoleak, Toño Almenak, egin du bideoa, Blender aplikazio librea baliatuta. “Guztira kalkulatzen dut 180 ordu baliatu ditudala lan guztia egiteko, baina oso pozik nago emaitzarekin”, adierazi dio musikariak Aiaraldea hedabideari. Kantari dagokionez, Almenak azaldu du taldearen aurreko diskoan (Hombre animal) zegoen Los brujos abestiaren birmoldaketa bat dela, eta hurrengo diskoan sartuko dutela, “bonus track” bezala.
Abestia Hardcore Worldwide YouTubeko kanal ezagunean plazaratu dute, eta bisita ugari izan ditu.