Deseskaladarako hainbat proposamen aurkeztu ditu Laudioko EH Bilduk, eta bozeramaile batzordea egiteko eskatu dio udal gobernuari

Txabi Alvarado Bañares 2020ko eka. 8a, 13:00

Laudioko EH Bilduko zinegotziak, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Oposizioari ematen zaion informazioa murrizten ari direla salatu du talde politikoak.

Laudioko EH Bilduk hainbat neurri aplikatzea proposatu dio udal gobernuari, deseskaladari begira. Udaletik “kanpaina propioa” abiatzea planteatu du oposizioko taldeak, “ mezu positiboak erabiliz eta arduraz jokatzeko deia eginez”.

Udan garatzeko “umeentzako jarduerak eta aisialdi-programazio berezi bat” gauzatzea ere eskatu du talde politikoak.

Halaber, “Tokiko turismoa sustatzea” proposatu dute EH Bilduko kideek, “ herriko natura eta kultura ondarearen aberastasuna balioan jarriz, eta euskal herritarrei ezagutzera emanez”. Tokiko kontsumoa sustatzea, garbiketa zerbitzua indartzea eta horretarako protokoloa “ondo definitzea” ere iradoki dute. Bukatzeko, haur eta gazteen eguneko zentroa berriz martxan jartzeko aukerak aztertzea eskatu diote udal gobernuari,  “kolektibo zaurgarriarekin harremana izateaz gain”. 

EH Bilduko kideek salatu dutenez, oposizioko taldeei ematen zaien informazioa geroz eta murritzagoa dela. Gauzak hala, bozeramaile batzordea deitzeko beharra azaleratu dute, udal gobernuarekin “hau guztia landu eta modu partekatuan egiteko”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide