"Hamaika Gara" plataformak deituta, hamarnaka lagun elkartu dira gaur Laudioko plazan. Erabakitze eskubidearen inguruan, ikuspegi ugari plazaratu dituzte aldarrikapen mezuetan partaideek. 13:00etan egin dute mosaikoa herriko plazan.
Jose Prieto izan da ekimenaren sustatzaileetako bat. Gure Esku plataformako kidea da, eta "Hamaika Gara" ekimenarekin bat egin dute. "Martxoaren 11n aurkeztu genuen Hamaika Gara plataforma. Pandemiagatik bertan behera geratu zen sinadura bilketa, baina udazkenean abiatuko dugu", adierazio dio Aiaraldea komunikabideari.
Ekimenaren sozializazioa izan du helburu gaurko deialdiak: "Kalean egotea izan da helburua. Euskal Herriko 50 txokotan gauzatu dugu ekitaldi bera. Atzo Bilbon eta Lezon burutu zuten, eta gaur beste herri guztietan".
EHNE, ESK, LAB, Ikastolen Federazioa... eragile ugarik osatzen dute Hamaika Gara plataforma, "gutxi gorabehera 20 erakundek". Erreferendumaren aldeko sinadura bilketa izango da ekimenaren ardatz nagusia: