Kultura sektorea gogor kolpatu du COVID-19 birusak eragindako pandemiak. Baita tokiko eragileak ere. Laudioko Musika Bandak bere jarduna etenda du martxoaz geroztik: "Musika sektorea krisi honetan gehien inplikatu denetako bat izan da, eta gutako asko izango gara gure jarduerara itzultzen azkenak. Toki batzuetan Administrazioek laguntzak eskaini dituzte musika sektorea abiatzeko, baina Laudion oztopoak baino ez ditugu izan".
Hala adierazi du Pedro Ignacio Adrián Gonzalez taldeko zuzendariak: "San Roke Musika Bandan 0 fasean jarraitzen dugu". Horren adibidetzat jarri ditu entseguetarako lokal eza, "ondorioz, ezin ditugu kontzertu edo kalejirak prestatu".
Ildo beretik, dokumentazio edo artxiboetarako sarbide gabe geratu dira, "soinu tresnak hartu ezinik eta klaseak jasotzeko aukera barik".
Dena den, kezkagarriena ezjakintasuna zaio: "Ez dakigu noiz itzuliko garen, ez eta zein ekintza egongo diren. Finean, etorkizuna ziurtasunik gabekoa da".