Hainbat zinemagilek spotak sortu dituzte kanpaina bultzatzeko. Esti Urresola da horietako bat. 40 segundoko ikus-entzunezkoa plazaratu du zuzendari laudioarrak.
"Zine-aretoak berriz betetzearen gura eta grina berriz piztea da bideoaren helburua, eta baita zinegileok zinema egiteko dugun nahia azaltzea ere", azaldu du Urresolak.
Ume batzuk agertzen dira bideoan, gurasoei itzalen bidez istorio bat kontatzen: "Umeek zinemagileen papera egiten dute, eta gurasoek ikusleena". "Zinema aretoaren magia" ere plazaratu nahi izan du Laudioko zinemagileak spotean, "argi-itzalekiko zirrara, iluntasuna, intimitatea, proiekzioa edota aretozainaren figura, besteak beste".