Lau proposamen plazaratu ditu Omniak, “hainbat beharri erantzuteko”

Txabi Alvarado Bañares 2020ko eka. 11a, 12:00

Omniako kideak artxibo irudi batean.

Kirol azpiegiturak irekitzea, umeentzako ekintzak egitea eta agenda kulturala sustatzea proposatu du alderdi laudioarrak, besteak beste.

Zenbait proposamen helarazi dizkio Omniak udalari, “hainbat behar detektatu ostean”. Alde batetik, kirol azpiegiturak irekitzea planteatu du alderdi laudioarrak, kiroldegia kasu. Estalitako igerilekuak irekitzea proposatu du oposizioko taldeak, Ellakuriko gunean “aisialdirako” uzteko.

Ildo beretik, kirol ez-federatuak abiatzea eskatu dute taldeko kideek, herritar guztiek kirol-azpiegiturak erabiltzeko aukera izan dezaten, “federatuta egon edo ez”. 

Bestetik, udan umeentzako jarduerak egiteko erraztasunak ematea eskatu dute, “familia kontziliazioa eta adingabeen garapen soziala” sustatzeko.

Hala ere, horrelako ekintzak antolatzeko udalak protokoloak zehaztu eta beharrezko azpiegiturak utzi beharko dituela nabarmendu dute, jarduerak “erabateko segurtasunarekin” gauzatu ahal izateko. 

Bukatzeko, kultura eskaintza sustatzea proposatu dute. “Udal gobernuak bilera bat egin du elkarteekin eta esan die ekintza kopurua eta horietara bideratutako dirua murriztuko dutela, arrazoi ekonomikoak argudiatuta”.

Gauzak hala, “irizpidea aldatzea” eskatu du Omniak, udako agenda kulturala sortzea proposatuta. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide